Klima Aldaketaren aurkako Bilboko Bulegoa hurrengo ekintzen gune garrantzitsuena bezala jaio da, hots, berotegi-efektuko gasen murriztapenera eta klima aldaketaren ondorioen egokitzapenera zuzenduta egongo da.
Modu honetan, bulegoak Klima Aldaketaren aurkako Planaren lan taldea eta Bilboko auzokoen arteko elkarrekintza laguntzeko gune bat eskainiko du. Klima aldaketari buruzko informazioa zabaltzeko eta hiritarrak klima aldaketaren aurkako udalerriko konponbide eta ekimenetan parte hartzeko bulegoa izango da.
Bulegoan, bisitarien interesen arabera ekintza desberdinak eskainiko dira: klima aldaketaren inguruko bideoen proiekzioak, klima aldaketaren inguruan pertsona jakitunek gidatutako erakusketak, etab.
BIO-ra hurbilduko den jendeak, Udaletxeak klima aldaketaren aurka egiten dituen ekintzak eskuaragai ere izango ditu eta ontzi bat utziko da bere iradokizunak bertan uzteko.
Halaber, biztanleak BIO-k bultzatuko duen "hiri sarera" atxikitu ahal izango dira, borondatezko engaiamendu bat sinatuz. Konpromisoa sinatutako pertsonek euren eguneroko bizitzan igortzen duten karbono dioxidoa murrizteko borondatezko ekintzak burutuko dituzte. Sare-atxikipena bulegoan bertan edo bulegoko web orrian laster egongo den formularioa betez egin ahal izango da; tresna honen bidez, pertsona atxikituak zenbatuko dira denbora errealean.
Bulegoak eskainiko duen beste berrikuntza bat, beroketa-efektuko gasen (aldaketa klimatikoaren sortzaile nagusienak) diagnostiko-pertsonal bat eskuratzeko aukera da; horrez gain, banan-banako plana eskainiko da emisioak murrizteko ekintza errazen bidez.
BIO-k urte honetan zehar ekitaldi programa bat ere garatu egingo du, besteak beste hilabeteroko erakusketa tematikoekin, zineforoekin, lehiaketekin, etabarrekin. Programa hori, herritarrei klima aldaketari (mende honen erronka garrantzitsunetako bat) buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko helburuarekin bultzatuko da.